Aurkezpena

Eusko Ikastola Batza (EIB) Ikastola elkartea lau ikastolek sortu zuten 1986. urtean: Bizkaiko Lauaxeta eta Lauro, Gipuzkoako Ekintzak eta Arabako Olabidek.

Gaur egun elkartea 12 ikastolek osatzen dute eta 10.000 ikasle baino gehiago biltzen ditu, ikastoletako ikasleen %25a hainzuzen.

EIB sortzearen helburu nagusia hezkuntza proiektuen eta Ikastola bakoitzaren autonomiaren defentsa izan zen, alderdi honi lehentasuna emanez administrazio publikotik jaso zitekeen finantziazioaren gainetik.

Hasieratik, EIB euskara eta Euskal Kulturaren aldeko defentsari egindako ekarpenengatik eta hainbat instituzioek saritu dituzten kalitatezko hezkuntza proiektuen garapenengatik nabarmendu da. Bikaintasun sari gehien pilatzen dituzten ikastolak biltzen dira elkarte honetan (Award 1, 2 Price eta 2 europar finalista, urrezko 3 Q eta Eusko Jaurlaritzaren zilarrezko 7 Q, 2 MEC sari...).

Orain, ikastola hauek dira bazkide: Artxandape, Begoñazpi, Berakruz, Claret, Ekintza, Iparragirre, Lauaxeta, Lauro, Mariaren Lagundia, Olabide, San Fidel eta Txomin Agirre.

Copyright © 2016 Eusko Ikastola Batza. Eskubide gsutiak erresaerbatuta. - Dinamikak garatuta